39 IDAZLE NAFAR

39 IDAZLE NAFAR

18,00 €

  • Editorial: PAMIELA
  • Año de edición:
  • Materia: Narrativa contemporánea
  • ISBN: 978-84-7681-992-0
  • Páginas: 224
  • Encuadernación: Rústica
  • Colección: Kondagintza
  • Idioma: Euskera

18,00

Añadir a mi cesta

Consigue 0,90 puntos TROA

En stock Pídelo ahora y recíbelo en tu casa el día 07/05/2024

18,00 €

Consigue 0,90 puntos TROA

2016an egungo nafar narratibaren lan bat aurkeztu zekigun. Bertan, erdal ikuspegtik egina zenez, euskarazkoa bi idazleren lanekin ordezkatzen zen; hots, indarrean dagoenari jarraiki, marginaliako literaturgintza gisan, erabat gutxietsia. Baitezpadakoa zen, beraz, euskarazko nafar narratibaren berri eman zezakeen beste ekimen bat abiaraztea.

Ekimena aitzina eramateko, hainbat idazlerekiko kontaktuak eskuratu behar izan ziren (horretan, Jesús Arana eta Iñaki Azkonaren laguntza ezinago baliosa izan zen). Ondoren, asmoaren berri ematearekin batera Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko, baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeak...).

Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza liburu hau da, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta joria.
Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste.

Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila... aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea haien idatz-jardunean.

Fertxu Izquierdo izan da edizioaren koordinatzailea. Baina bidean hainbat jende izan du lagun. Orain irakurleari dagokio zubiaren beste burura iristea eta nafar narratibaren bideetan menturatzea. Bidaia on!

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar