Aldi Baterako
Manu Lopez Gaseni
ESKLABOA IMINTZIOKA DABIL (Marble) Hogeita sei urte besterik ez eta jada hiltzear dago. Lanaren gehiegiari zigor-ukaldiak erantsirik nor den edo zer den ez dakiela janari ezak ahulduta azkenetan dago. Bat-batean gorputz enborra bihurritzen hasi da biraka besoak gorantz mugitzen eskortzoak proposatuz dantza anakroniko batean. Iragan klasikotik iradokizunak igortzen dizkio Buo...
ESKLABOA IMINTZIOKA DABIL
(Marble)
Hogeita sei urte besterik ez
eta jada hiltzear dago.
Lanaren gehiegiari
zigor-ukaldiak erantsirik
nor den edo zer den
ez dakiela
janari ezak ahulduta
azkenetan dago.
Bat-batean
gorputz enborra
bihurritzen
hasi da
biraka
besoak gorantz mugitzen
eskortzoak proposatuz
dantza anakroniko batean.
Iragan klasikotik
iradokizunak igortzen dizkio
Buonarotti apartari.
Inork ez omen du
dantzarik egiten
musikaria nor den
jakin ezean...
Reseña del Editor
Otros libros del autor