Berriozar 1960-1999 - Herri Baten Eraldaketa Ezkab
Asier Costa Chavero / Alazne Irigoien Gil / Iker Yoldi Hualde
Egun, Berriozarko historiari buruzko azterketa gutxi dago, batez ere XX. mendearen bigarren erdiari dagokionez. Orain arte argitaratutako lanak esparru zehatzetan zentratu dira edo beste garai batzuk jorratu dituzte. Aldiz, lan honek 1960tik XX. mendearen amaiera arteko eraldaketa historikoaren erradiografia osatuagoa eskaini nahi du. Helburu nagusia Berriozarrek izandako hazk...
Egun, Berriozarko historiari buruzko azterketa gutxi dago, batez ere XX. mendearen bigarren erdiari dagokionez. Orain arte argitaratutako lanak esparru zehatzetan zentratu dira edo beste garai batzuk jorratu dituzte. Aldiz, lan honek 1960tik XX. mendearen amaiera arteko eraldaketa historikoaren erradiografia osatuagoa eskaini nahi du.
Helburu nagusia Berriozarrek izandako hazkunde handieneko garaiko historia jasotzea da. 1960 eta 1999 urteen artean herriko hainbat esparrutan gertatutakoa berreraiki nahi da, elkarrekin lotuz eta Nafarroako testuinguruan kokatuz.
Are, ikerketak Iruñerriko metropoli-eremuaren eta Berriozarren garapenaren arteko lotura frogatu nahi du. Horretarako, hirigintzaren, ekonomiaren, administrazioaren eta gizartearen bilakaera aztertuko da, emakumeak gaur egungo Berriozarren eraikuntzan izandako paperean arreta berezia jarriz.
Herri bizi batek beharrezkoa duen memoria bizia sortzen saiatu gara. Hau da emaitza.
Reseña del Editor
Otros libros del autor