BIZITZAK

BIZITZAK

16,00 €

  • Editorial: PAMIELA
  • Año de edición:
  • Materia: Ensayos
  • ISBN: 978-84-9172-206-9
  • Páginas: 192
  • Encuadernación: Rústica
  • Colección: < Genérica >
  • Idioma: Euskera

16,00

Alerta disponibilidad online
No Disponible El artículo se encuentra agotado para la venta online en este momento, pero puedes consultar si lo tenemos disponible en alguna de NUESTRAS LIBRERÍAS:

16,00 €

Irakurle, gure familian gertatutakoak aurkituko dituzu liburu honetan, etxekoek etxean kontatutakoak, benetako bizipenak. Arruntak dira batzuk. Latzak, hainbat. Alaiak eta hunkigarriak ere ez dira falta.

Etxean entzun bezalaxe eskaintzen dizkizut. Aipatzen diren gertaera guztiak XX. mendekoak dira, Tolosa aldekoak, eta, etxeko historia ez ezik, Euskal Herrikoa jartzen digute begi aurrean: gerra aurreko bizitza, 1936ko gerra, ondorengo gose garaiak, frankismoko errepresioa eta abar. Gizarte-egoera beraren aurrean, familia edota pertsona bakoitzaren bizipenak ezberdinak dira, eta nire senideei jazoera bereziak bizi izatea tokatu zitzaien. Momentu bakoitzean gertatzen ari zena barrundik bizi izan zuten, Historiaren taupadak soinean sentitu zituzten, ez ziren ikusle hutsak izan, eta horregatik, garaia gordin eta garden islatzen da haien bizitzetan.

Zenbait deskribapen eta datu historiko ere gehitu ditut, garrantzizkoa iruditzen baitzait, pertsona jakin batzuen bizitza kontatzeko, garaiko gizarte-egoeraren, bizimoduaren, pertsonen eta lekuen berri ematea.

Kontaketa honen guztiaren ardatza gure aita eta amaren bizitza da, beraiek dira protagonista nagusi. Etxean, mahai inguruan, beraiei aditutakoak dira istorio gehienak. Zenbaitetan, beraien hitz zehatzak jarri ditut, grabatu bezalaxe zuzenagoak eta biziagoak direlako. Aitaren izaera zela-eta, haren bizitzaren inguruko pasadizoak dira luze-zabalenak, seguru aski bizitzan ekintzaile jokatu zuelako eta zoriak zenbait esperientzia berezi biziarazi zizkiolako. Ama, etxera begira bizi izan da, eta bere kontaketak ikusgarriak ez diren arren, ez dira garrantzi gutxiagokoak.

Nire bizipen batzuk ere agertzen dira lerro hauetan, historiaren lekukotzak ere badirelako, eta narra- zioaren hariari ondo lotzen zaizkiola uste izan dudalako.

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar