FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

/

18,00 €

  • Editorial: PAMIELA
  • Año de edición:
  • Materia: Álbum ilustrado
  • ISBN: 978-84-9172-100-0
  • Páginas: 80
  • Encuadernación: Cartoné
  • Colección: Tamaina Handia
  • Idioma: Euskera

18,00

Añadir a mi cesta

Consigue 0,90 puntos TROA

En stock Pídelo ahora y recíbelo en tu casa el día 23/04/2024

18,00 €

Consigue 0,90 puntos TROA

Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak...

Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) liburuak ehun bat mokadu goxo biltzen ditu: landare jangarriak, gordinik edo kozinatuta jan daitezkeenak. Fruituak, zurtoinak, erraboilak, sustraiak, haziak, hostoak, loreak? baita horien lehengaietatik ateratzen diren produktuak ere, hala nola tea, kafea, marmelada, edo txokolatea.

Espeziak, perretxikoak eta algak ere jaso dira. Batzuk oso ezagunak ditugu: esate baterako, mahatsa edo patata; beste batzuk, arrotz samarrak dira, hala nola karanbola, edo izen bitxia dutenak, Judasen belarria, kasu.

Paule Lacroix ingenieritza agronomoko doktoreak irakurketa zientifikoa egin dio liburuari, eta bertan argi bereizten dira landarearen kontzeptu botanikoa eta sukaldaritzan eman zaion izena, jateko prestatzen denean sortzen dena.

Bestalde, obra honek azpimarratu nahi du biodibertsitatearen, jasangarritasunaren eta elikadura osasungarriaren garrantzia.

Kolorearen arabera sailkatuta, inbentario eder honetako fruitu eta barazkiak modu askotara agertzen dira: jatorria duten loreari loturik, naturan aurkitzen diren bezala edo bertatik bildu ondoren, osorik edo zatikatuta?

Landareekin batera marraztu diren animaliak (intsektuak -erleak, kasu-, hegaztiak, narrastiak eta belarjale txikiak) lagungarri dira landare bakoitza bere ingurunean kokatzeko.

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar