KRONIKA TXIKIA

KRONIKA TXIKIA

11,50 €

  • Editorial: PAMIELA
  • Año de edición:
  • Materia: Novela histórica
  • ISBN: 978-84-7681-885-5
  • Páginas: 128
  • Encuadernación: Rústica
  • Colección: Kondagintza
  • Idioma: Euskera

11,50

Alerta disponibilidad online
No Disponible El artículo se encuentra agotado para la venta online en este momento, pero puedes consultar si lo tenemos disponible en alguna de NUESTRAS LIBRERÍAS:

Pablo Antoñana irakurtzea amets, fantasia eta irrealtasun beteko lurralde batean sartzea da. Kronika txikia lanean, familiaren gainbehera, jauntxo gailenak baitziren, halako burlaize eta poz neurtu batez deskribatzen zaigu. Ez dago sentimentalismoarentzako lekurik, bai ordea halako malenkonia goibel suerte baten zantzuak. Ukitu groteskoak badira ere nagusi -batez ere Gonzaloren, hil zenean Vignacourteko konde zen haren mamu-pertsonaiaren kasuan-, bada halako atsegin pertsonal bat ere, beste mamu-pertsonaia horrek, ezin bikainago deskribatutako Maria Josefa Marañon mirabeak, bere ugazaben heriotza aipatzen duenean. Erail dituztelako berria jasotzen duenean -gerra baita, gerra beti-, bihotzean bi sentimendu kontrajarri nahasten zaizkio: alde batetik berak, kearen usaina zer den baitaki, kearen usaina ezagutzen baitu -heriotzaren espektroa, bakardadea, amorrua, nazka eta etsipena ezagutzearen pareko baita-, ulertzen du soldaduek arpilatzea, are gure bizitzak mendeetan zehar menderatu dituztenak hiltzea ere; bestetik, etxean emandako urteak asko direla sentitzen du, urte asko leial, esaneko eta zintzo izanez, basakeria hori ez kondenatzeko. Bai, horregatik ere, kondenatzeko modu berezia!: «Zuek, arlote txorook -hiltzaileei buruz ari dela-, ez zenieten utzi erabat hondatuta erortzen, huts eta azpiak janik, eta martiri bihurtu zenituzten. Bakean laga bazenituzte zoritxarrean galduko ziren, horixe baita haien patuaren halabeharra. Alabaina, kaka zaharra martiri egin zenuten».

Kalitate aparta duen literaturaren bitxi honek 1972ko Gipuzkoa Saria eskuratu zuen, eta 1984an hasiera eman zion Pamielaren narrazio bildumari.

VÍCTOR MORENO

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar