Langileen Donostia (1939-1975). Periferia Industrialaren Garapena Frankismo Gara
Jon Aldabaldetreku Delgado
Donostia turismoaren, Belle Époque-aren eta Kontxako badiaren inguruan oinarritutako hiria izan da nagusiki historiografian. Irudi horren atzean, ordea, beste Donostia bat ere bazegoen: fabrika, idortegi, langile-auzo eta badia industrial batek gidatutako hiria hain zuzen. Liburu honek, Donostiaren historia garaikidea bere periferia industrialetik kontatzen du, frankismo garaia...
Donostia turismoaren, Belle Époque-aren eta Kontxako badiaren inguruan oinarritutako hiria izan da nagusiki historiografian. Irudi horren atzean, ordea, beste Donostia bat ere bazegoen: fabrika, idortegi, langile-auzo eta badia industrial batek gidatutako hiria hain zuzen. Liburu honek, Donostiaren historia garaikidea bere periferia industrialetik kontatzen du, frankismo garaian Donostialdea eraldatu zuten prozesu ekonomiko, sozial eta urbanistikoak aztertuz.
Ikerketa sakon batean oinarrituta -biztanleria-erroldak, hirigintza-planak, artxibo historikoetako dokumentazioa eta bestelako iturri ugari erabiliz-, lan honek Pasaiako badiaren industrializazioak eskualde osoaren garapenean izan zuen eragina azaltzen du. Industria hiriaren erdigunetik kanpo kokatu izanak ez zuen esan nahi Donostiaren bilakaeran bigarren mailako fenomenoa izan zenik; aitzitik, industria hark baldintzatu zituen migrazio-prozesuak, langile-auzo berrien sorrera, Donostiako eragin-eremuaren transformazioa eta desberdintasun sozial eta espazialen konfigurazioa.
Kontxako badiatik atzean utzi eta begirada Pasaiako badiara lekualdatuz, liburu honek Donostiaren inguruko irakurketa berri bat proposatzen du. Horrela, Euskal Herriko bigarren industria-eremu nagusiaren eta milaka langile-familien historia berreskuratzeaz gain, Donostiaren historia garaikidea ulertzeko ikuspegi berritzailea eskaintzen du, hiria lehen aldiz langile-periferiatik begiratuz eta aztertuz.
Jon Aldabaldetreku Delgado Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gaur egun unibertsitate bereko Soziologia eta Gizarte Langintza departamenduko irakasle eta ikertzailea da. EHUko «Hiri-historia eta mundu garaikideko kultura politikoak» ikerketa-taldeko kidea da, eta bere ikerketa-ildo nagusiak industrializazio prozesuen ondorioen ikerketan eta langile periferien sorrera eta eboluzioan oinarritzen dira. Besteak beste, industrializazioak eragindako migrazio-uholdeak, lan munduan izandako aldaketak, langile periferietan sortutako langile mugimendua eta protesta soziala zein hiriguneetan gertatutako segregazio sozial eta urbanistikoak aztertzen ditu frankismo garaian. Hainbat artikulu zientifiko, liburu-kapitulu eta dibulgazio lanak argitaratu ditu gai guzti horien inguruan. Langileen Donostia (1939-1975) bere doktoretza tesian oinarritutako lanaren moldaketa da.
Reseña del Editor