LEIREREN TXAKURRA

LEIREREN TXAKURRA

15,00 €

  • Editorial: PAMIELA
  • Año de edición:
  • Materia: Álbum ilustrado
  • ISBN: 978-84-9172-131-4
  • Páginas: 32
  • Encuadernación: Cartoné
  • Colección: Tamaina Handia
  • Idioma: Euskera

15,00

Alerta disponibilidad online
No Disponible El artículo se encuentra agotado para la venta online en este momento, pero puedes consultar si lo tenemos disponible en alguna de NUESTRAS LIBRERÍAS:

15,00 €

Hiru ezaugarri nabarmen ageri dira Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela Saria irabazi duen lan honetan: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasunak duen garrantzia eta, batez ere, askatasuna. Mariann Marayren «Leireren txakurra» neskato baten eta josteta eta dibertimendurako lagun bihurtuko den bere maskota bitxiaren istorioa da.

Laguntzako animalia bat izatea munta handiko ardura da: jatera eman beharra, haren hazkuntza zaintzea eta albaitariarenera eraman beharra premia dagoenean. Hori dena garbi dago liburu honetan. Nabarmentzekoa da, bestalde, protagonistak ez duela aurrejuzgurik eta aurre egiten diela estereotipoen eta gizarte-konbentzioen eraginari eta beste pertsona batzuek dibertsitatearen aurrean duten jarrera desegokiari: Xalo oso berezia da, neskak pozaren pozez esaten duen bezala.

Irudien koloreen bizitasunak basotik etxera eta hirira garamatza, eta natura jartzen du gogoetarako eta askatasunerako gune eta helmuga gisa. Irudiak nabarduraz beteak daude, naif estetikatik eta haurtzaroaren mundutik hurbilekoak, eta ausarki eskaintzen dizkigute kontraste kromatikoak.

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar