Oroiminaren Hirietan Aldaroka
«Z» belaunaldikoen ametsak eta beldurrak, underground kulturarekin harilkatutako literatura erreferentziak, ironia eta nostalgia. Nostalgia asko. Horiek dira irakurleak liburu honetan topatuko dituenak, kanpoko munduak egilearen baitan dituen ondorioak eta mundu horretan kokatzeko topatu dituen bidezidorrak. Liburu honek badu gaurko poesian gero eta urriagoa den bertute bat: e...
«Z» belaunaldikoen ametsak eta beldurrak, underground kulturarekin harilkatutako literatura erreferentziak, ironia eta nostalgia. Nostalgia asko. Horiek dira irakurleak liburu honetan topatuko dituenak, kanpoko munduak egilearen baitan dituen ondorioak eta mundu horretan kokatzeko topatu dituen bidezidorrak. Liburu honek badu gaurko poesian gero eta urriagoa den bertute bat: emozioa eta begirada kritikoa uztartzea, sentimentalismora erori gabe. Irudi indartsuen bidez eta hizkera garaikide zein literarioaren arteko elkarrizketan, egileak intimitatea unibertsal bihurtzen du, irakurlea bere oroitzapen eta galera propioen aurrean jarriz. Autoen xenon argiak dirdiraka eta etxebizitzen gari koloreko itsasargiak pizturik ere ezin topatu naretasunik larrialdi irteerarik eskean luzaro eman arren bakardadea hain baita gose harrapakari sarraskijale bihotzak biluztera goazenontzat
Reseña del Editor