Patti Eta Inurriak
Anouk Ricard
Pattik egun txarra izan du. Eskolan nota txarrak atera ditu, eta irakasleak errieta egin dio. Etxera itzultzean, gurasoak ere haserretu zaizkio. Nahigabetuta, logelan bilatu du aterpea, eta Internetera konektatu da, baina, ustekabean, aulkitik erori eta konortea galdu du. Handik gutxira, neskatila ñimiño bilakatuta itzartuko da gurasoen lorategiaren erdian. Inurri batzuek bahi...
Pattik egun txarra izan du. Eskolan nota txarrak atera ditu, eta irakasleak errieta egin dio. Etxera itzultzean, gurasoak ere haserretu zaizkio.
Nahigabetuta, logelan bilatu du aterpea, eta Internetera konektatu da, baina, ustekabean, aulkitik erori eta konortea galdu du. Handik gutxira, neskatila ñimiño bilakatuta itzartuko da gurasoen lorategiaren erdian. Inurri batzuek bahitu egin dute, baina, geroago, bakarrik utziko dute intsektuek, haien nagusia -morroi zital samarra- suminduko ote zaien beldurrez.
Benetan larritzen hasita dago Patti. Esperantza piztu zaio Fabrice intsektu makila topatzean, baina, kamuflatzen trebea izanagatik ere, ez dirudi oso animalia azkarra denik. Sandalia ikaragarri handi baten pausoak (Pattiren amarena) hondamendia iragartzen du. Eta hasiera baino ez da...
Reseña del Editor
Información de seguridad
- Cargando la información ...
Otros libros del autor