Titikornio
Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira. Titikornio nobela korala da...
Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira. Titikornio nobela korala da. Ikuspuntu ezberdinetatik eta kapitulu motzen bidez Juneren minbiziaren prozesu osoa biziko du irakurleak. Estilo zuzena darabil Irati Garmendiak; badaki hitzak zorrozten min emateraino, eta badaki noiz leundu, kontakizunean arnasa hartu ahal izateko. Istorio hunkigarria eta indartsua da, minbiziaren errealitate gordina islatzen duena.
Reseña del Editor